Nafarroako erresuma logoa

Pensión Txiki Ostatua Ingurunea, Paisaia eta fauna

Pirineoko zonalde honetako mendi erliebeak, bisitariari paisai zoragarriak eta ahaztu ezinezko une paregabeak eskaintzen dizkio. Orografia artzaintzarako zelaiak eta oihanen artean nahasten diren haranaz eta urteko denboraldi gehiena elurtuta dauden izugarrizko gailurrez osatuta dago.

Landaretza altitudearekin aldatzen da kota baxuenetan izeiak, pinuak eta pagoak ikus ditzakegu, baina 1.600 metrotatik gora pinu beltzek, ipuru nanoek eta sahatsek menperatzen dute paisaia.

Paraje hauetako “bizilagun basati” esanguratsuenak hartz arrea (bakarra da Camille izenekoa), sarrioa, basurdea,

putrea, marmota, azeria, erbinudea, eper zuria, basoilarra edo harkaitz-txoria dira.


Foto de marmota
Foto del Valle de Belagua